146. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2914E/2025 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko 2025ean errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzen deialdian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 789702.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 5767E/2024 Ebazpenaren bidez, 300.000 euroko gastua baimendu zen errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzak emateko, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP: E-24/000673-01] partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 5767E/2024 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du guztira 900.000 euro gehitzea errelebo-kontratuak sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzen deialdirako erreserbatu eta baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 900.000 euro gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan erreserbatu eta baimendutako gastuari guztira 900.000 euro gehitzeko, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2509322