2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko oinarriak, 2025-2026 ikasturterako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 841868.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/841868).
Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko oinarriak, 2025-2026 ikasturterako; 2025eko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran onetsi ziren.
Lehena.–Onuradunak.
Familia-unitateek eska ditzakete udal laguntza hauek, baldin betetzen badituzte laugarren oinarrian ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da 2025-2026 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
https://www.viana.es/transparencia/contrataciones-convenios-subvenciones-y-costes-de-los-servicios/contratos-convenios-y-subvenciones/convocatorias-de-subvenciones/
Laguntzetarako dagoen diru zenbatekoa, guztira: 15.000,00 euro.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Ikasturte bakoitzeko irailetik maiatzera bitarte aurkezten ahal dira eskabideak.
Vianan, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2509003