144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Herri-lurraren okupazioa, Zuluetako 6. poligonoko 273. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko ekainaren 20ko 2025-0827 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen herri-lurra okupatzea (Zuluetako 6. poligonoko 273. lurzatia), bai eta okupazioa arautuko duen baldintza-agiria ere. Okupazioaren xedea da kolektore bat egitea Zuluetako 6. poligonoko 270. lurzatian dagoen etxean, gero Iruñerriko Mankomunitateko udal sareari lotzeko; hori guztia, Isabel Oroz Astizek eskatuta.

Edozeinek kontsultatzen ahal ditu proiektu honi lotutako agiriak Elortzibarko udal bulegoetan, han ikusgai egonen baitira 15 egun baliodunean, hala ezarrita baitago Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan.

Noainen (Elortzibar), 2025eko ekainaren 20an3.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2508986