144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Lizasoko 2. poligonoko 3034. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udaleko Alkatetzaren ekainaren 17ko 115/2025 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen espediente hau, Jose Ignacio Ariztegui Osacarrek eskatuta: "Lizasoko (Ultzama) U.E.–0.7. exekuzio unitatea (katastroko 2. poligonoko 3034. lurzatia) urbanizatzeko proiektua". Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74., 79., 134. eta 168.etik 170.era bitarteko artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2508996