2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2025-2026an enplegua sustatzeko dirulaguntzak. Laburpena
Alkatetzaren 2025eko ekainaren 20ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrun-Olkozko 2. poligonoko 554., 555., 556., 557., 558., 559., 560. eta 561. hiri-lurzatietako xehetasun-azterketa, lurzatietako jabeek sustatuta. Xedea da egun dauden eraikinetako bolumetriak aldatzea.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2508943