1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
80/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, zeinaren bidez Miren Itziar Sanz de Galdeano Martínez de Eulate andrea izendatzen baita Lurralde Kohesiorako Departamentuko Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuko zuzendari.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren hogeita bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Miren Itziar Sanz de Galdeano Martínez de Eulate andrea izendatzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuko zuzendari, 2025eko uztailaren 2tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2509083