144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, laguntza agente/ingurumen teknikariaren lanpostu bat oposizio lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2025eko ekainaren 26ko 2025-0034 Ebazpenaren bidez, Joseba Barandiaran García izendatu du lan-kontratudun finko, laguntza agente/ingurumen teknikariaren lanpostua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean; hori guztia, bat etorriz Mankomunitateko buruaren 2025eko urtarrilaren 29ko 2025-0002 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 27an).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2025eko ekainaren 26an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2509185