2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA
Deialdia, instalazioetako garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak edo errefortzu-beharrak beteko dituzten izangaien zerrenda osatzeko. Izendapena
2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, deialdi bat argitaratu zen, instalazioetako garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak edo errefortzu-beharrak beteko dituzten izangaien zerrenda osatzeko. Deialdi horretako oinarriei jarraikiz, udal honetako alkateak, ekainaren 24ko 120/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Edurne Fagoaga Oyaregui kontratatzea eta haren aldeko izendapena egitea deialdiaren xede den lanpostua bete dezan. Lanpostuak hain zuzen, ezaugarri hauek ditu: garbiketako langilea (11 zenbakia plantilla organikoan); lan-kontrataudun finkoa; D maila eta %66ko lanaldia.
Hamabost egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Aplikatzekoa den araudia: ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta, halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2509057