2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza (D maila), lekualdatze-lehiaketaren bidez. Deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen deialdi bat, bete zitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, D mailakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez.
Deialdia 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an, eta hamar egun naturaleko epea eman zen, argitalpenaren egunaren biharamunetik hasita, eskabideak aurkezteko.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta ez da bat bera ere jaso. Hortaz, baliatuta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan aitortuta dudan eskumena,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Deialdi honetako lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea: deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza (D maila), lekualdatze-lehiaketaren bidez
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdian adierazitako tokietan.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Azkoienen, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2509029