144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, kontu-hartzaile ordezkariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko ekainaren 30ean egindako bilkuran:

Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko kontu-hartzaile ordezkariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko azaroaren 20an, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, kontu-hartzaile ordezkariaren lanpostuan aritzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:

PERTSONA

ESLEITUTAKO
PLAZA

OHARRAK

ARAUBIDE
JURIDIKOA

RAMÍREZ ERRO, JUAN ANDRÉS

1-103000-3

OGASUNEKO ETA KONTRATAZIO PUBLIKOKO ALORRA

FUNTZIONARIOA

CATALÁN OIZ, MAITE

1-130000-1

HIRIGINTZA GERENTZIA

FUNTZIONARIOA

2. Izendatutako pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2509340