2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko ekainaren 26an:
Bukatu egin da familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren prozesua. Deialdia 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat, eta proposaturiko pertsonak behar diren agiriak aurkeztu ondoan, deialdi honen oinarriekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen den pertsona kontratatzea Orkoiengo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa aritu dadin lanaldi osoan, eta plantilla organikoko lanpostu huts hau adjudikatzea:
47 lanpostua. Familia-langilea: Rocío Botero Vinasco.
2. Izendatutako izangaiari ohartaraztea 2025eko abuztuaren 1ean jabetu beharko duela lanpostuaz.
Zehaztu egunean lanpostua hartzen ez duenak, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, Orkoiengo Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.
Orkoienen, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2509156