144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat. Izendapen-proposamena

Administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Itziar Perurena Jaurena izendatzeko, hura baita hautapen-prozesua gainditu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Olaztin, 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2508967