144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GALAR

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Noemí Gómez Domínguez izendatzeko, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Getze Galarren, 2025eko ekainaren 24an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2509054