144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Epatzea 25-00683 gora jotzeko errekurtsoan (gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko kalifikazioaren aurka jarri dute)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 25ean, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza Berriobeitiko udalean. Alkatetzaren ekainaren 6ko 390 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onetsi zen, baita oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia ere. Diego Vázquez Amatriainek aukerako berrezartze-errekurtso bat aurkeztu du ebazpen horren aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean nahi izanez gero alegazioak aurkez ditzaten Berriobeitiko Udalaren Erregistro Orokorrean edo aipatu errekurtsoaren kopia bat eskura dezaten.

Halaber, aditzera ematen zaie hautapen prozesu honetako izangaiei ezen, alkatearen 2025eko uztailaren 15eko ebazpen bidez, oposizio-lehiaketaren prozedura eteten dela aipatu errekurtsoa ebatzi arte, jasotzen baititu urriaren 1eko 39/2015 Legearen 117.2 artikuluan adierazitako kausak.

Berriobeitin, 2025eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2509677