2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Epatzea 25-00683 gora jotzeko errekurtsoan (gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko kalifikazioaren aurka jarri dute)
Maialen Izco Berraondok 25-00683 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko kalifikazioaren aurka.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Antsoainen, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2509011