144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Atarrabiako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko apirilaren 2an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01312.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200101312

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra: Atarrabiako 6591 zenbakiko erregistro-finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistrokoa. Erregistro kode bakarra: 31012001331854.

Deskribapena: hirikoa: berrogeita hiru.–B letrako etxebizitza, kokatuta dagoena bigarren atariko lehen solairuan, Larrainetako kaleak eta Ama Arrosariokoa kaleak bat egiten duten eraikinean; gaur Larrainetako kaleko bi zenbakian dago, Atarrabiako jurisdikzioan. Igogailutik atera eta aurrealdean dago, eta berrogeita hamasei metro eta laurogeita hamasei dezimetro koadroko azalera eraikia du. Egongela, sukaldea, logela, bainugela, atondoa eta terraza-balkoia ditu. Mugak: aurrealdean, komunikazio bertikalen gunea eta solairu eta atari bereko A eta C letretako pisuak; eskuinaldean, solairu eta atari bereko C letrako pisua; ezkerraldean, komunikazio bertikalen gunea eta solairu eta atari bereko A letrako pisua; eta atzealdean, Larrainetako kalea.–Eraikinaren elementu komunetan duen partaidetza-kuota da ehundik osoko batekoa eta berrogeita hamalau ehunenekoa.

Katastroa: Atarrabian, 1. poligonoko 868. lurzatia, 4. azpiarea, 4. hiri-unitatea, etxebizitzarako 57 metro koadro dituena. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002133997UT. Larrainetako kalea 2, 1. B, Atarrabia.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2509079