1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, kontra egiten diotenak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 5eko 105/2025 Ebazpenari. Ebazpen haren bidez onetsi zen prozesu honetako lehiaketaldiari dagozkion merezimenduen balorazioa: hautapen prozedurak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko plazetara sartu eta igotzeko, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barnean.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da eranskinean zerrendatutako pertsonek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituztela, kontra egiten diotenak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 5eko 105/2025 Ebazpenari. Ebazpen haren bidez onesten da prozesu honetako lehiaketaldiari dagozkion merezimenduen balorazioa: hautapen prozedurak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko plazetara sartu eta igotzeko, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparru barnean.
Hori horrela, eta jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), interesdun diren guztiak epatzen dira, izan dezaten alegazioak egiteko aukera, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa, eta, horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, zeina zuzendu beharko baitzaio Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Eskabidean adierazi beharko dute helbide elektroniko bat, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek erabili beharko dute Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa, alegazioak aurkezteko, edo eskatzeko gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien.
Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK
IZANGAIA | KIDEGOA | ESPEZIALITATEA(K) | HIZKUNTZA |
Maria Sagrario Ucha Aizpun | Bigarren Hezkuntza | Hezkuntza Orientazioa | Gaztelania |
Ekhine Gartzia Gartzia | Bigarren Hezkuntza | Fisika eta Kimika | Gaztelania |
Alejandro Manuel Gutierrez | Bigarren Hezkuntza | Matematika | Gaztelania |
Maria Pilar Otaegui Lecea | Bigarren Hezkuntza | Ingelesa | Gaztelania |
Ane Garcés Eneriz | Bigarren Hezkuntza | Fisika eta Kimika | Gaztelania |
Carlos Galilea Gil | Bigarren Hezkuntza | Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak | Gaztelania |
Miren Murua Iturbe | Bigarren Hezkuntza | Ekonomia | Gaztelania |
María Teresa Martín González | Bigarren Hezkuntza | Ingelesa | Gaztelania |
Inmaculada Calahorra Fernández | Bigarren Hezkuntza | Musika | Gaztelania |
Irene Matute Arnedillo | Bigarren Hezkuntza | Musika | Gaztelania |
Iragarkiaren kodea: F2509529