1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
26/2025 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, Garazi Artola Senar andrea izendatzen duena Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimentzen zaio Garazi Artola Senar andreari, aldi baterako aritu dadin Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaritzan, 2025eko uztailaren 1etik aurrera eta kargu hori betetzen duen bitartean.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Garazi Artola Senar andrea izendatzea Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan eta 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F2509251