1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
24/2025 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez Iván Razquin Tarazona jauna izendatzen baita Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ekainaren 20ko 1260/2025 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimentzen zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario Iván Razquin Tarazona jaunari, urtebetez Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari izan dadin Nafarroako jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan, 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Iván Razquin Tarazona jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari, 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 23an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F2509009