1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
77/2025 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, Belén Martínez-Cardós Bada andrea Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko titular izendatzen duena.
Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2025eko apirilaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez (maiatzaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 321. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza erregistroak, merkataritza erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2025eko ekainaren 2ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (2025eko ekainaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Beraz, bidezkoa da Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Lehendakaritzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenaren arabera.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko ekainaren hemezortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Lehenbizikoa.–Belén Martínez-Cardós Bada andrea Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko titular izendatzea.
Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Erregistratzaileen Elkargoko Nafarroako Dekanotzari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.
Iruñean, 2025eko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués. –Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2508719