144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2025 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez Francisco Javier Lizarbe Chocarro jauna izendatzen baita Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 487E/2025 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimentzen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Francisco Javier Lizarbe Chocarro jaunari, Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari izan dadin Nafarroako jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan, 2025eko maiatzaren 12tik aurrerako ondorioekin.

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Javier Lizarbe Chocarro jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari, 2025eko maiatzaren 12tik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 19an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

Iragarkiaren kodea: F2508858