144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EBAZPENA, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez Egipto Lecumberri Zaratiegui andrea Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzen baita, administrari-posturako.

Amaitu da hamahiru administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia -horietarik hamaika Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira (bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin), eta beste bi, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoak (bat, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin)-. Deialdia Mahaiak 2023ko ekainaren 14an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen (2023ko ekainaren 30eko 137. NAOn argitaratu zen), eta Mahaiak 2024ko otsailaren 26an eta 2025eko urtarrilaren 13an hartutako erabakien bidez aldatu zen, deialdian bi lanpostu huts gehiago sartzeko).

Nafarroako Parlamentuak 2025eko ekainaren 2an hartutako erabakiaren bidez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak Egipto Lecumberri Zaratiegui andrearen alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2025eko ekainaren 9ko 75. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko ekainaren 19ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Izendatuari Kontuen Ganberako lanpostu hutsa dagokio, gaztelaniako hizkuntza-eskakizuna duena.

Horrenbestez, lehendakari naizen honek, dauzkadan ahalmen eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Egipto Lecumberri Zaratiegui andrea Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea administrari lanposturako (gaztelaniako hizkuntza-eskakizuna).

Bigarrena.–Izendatuak hilabeteko epea izanen du izendapen hau jakinarazten zaionetik aitzina bere lanpostuaz behin betikoz jabetzeko.

Hirugarrena.–Xedatzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren webgunean argitara dadin, eta agintzea interesdunari jakinaraz dakion eta Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiari helaraz dakion, izan beharreko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 23an.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Ignacio Cabeza del Salvador.

Iragarkiaren kodea: F2509257