144. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

10/2025 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2025eko aurrekontuan guztira 3.657.469,68 euroko kreditu-gehigarriak eta 127.260,00 euroko aparteko kreditua emateko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO GOBERNUKO ZENBAIT DEPARTAMENTURI 2025EKO AURREKONTUAN GUZTIRA 3.657.469,68 EUROKO KREDITU-GEHIGARRIAK ETA 127.260,00 EUROKO APARTEKO KREDITUA EMATEKO.

ATARIKOA

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak; Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitalekoak; Hezkuntzakoak; eta Kultura, Kirol eta Turismokoak txostenak bidali dituzte, 2025ean zenbait gasturi aurre egiteko beharrari buruzkoak, ez baitago aurrekontu-partida egokirik, edo kontsignatuta dagoen kreditua aski ez baita hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin diren konpromiso batzuei erantzuteko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta bertan krediturik ez badago edo kontsignatuta dagoena aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru-lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat ematekoa, lehen kasuan, edo kreditu-gehigarri bat ematekoa, bigarrenean.

Era berean, bigarren paragrafoan ezartzen denez, zilegi da, kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua finantzatzeko, edozein gastu-programatako beste kreditu erabilgarri batzuk baliatzea, are Parlamentuak zuzenketen edo foru lege horretako xedapenen ondorioz berariaz onetsitako kredituetakoak, ekitaldi ekonomiko bereko diru-sarrera handiagoen kargura (diru-sarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere) edo jatorrian dagoen gastua egiteari atxikitako diruzaintza-gerakinaren aplikazioaren kargura.

1. artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari.

2025eko ekitaldian 2.187.469,68 euroko kreditu-gehigarria ematen da, Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako GIZAIN Fundazioari egindako enkarguaren finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontu-partida honi aplikatuko zaio:

PARTIDA

ZENBATEKOA

920008-93300-2279-231700 «Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako GIZAIN Fundazioari egindako enkargua»

2.187.469,68

Kreditu-gehigarria 2025eko diru-sarreren aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

114001-13100-5200-000000 «Kontu korronteen interesak eta eperako ezarpenak»

2.187.469,68

2. artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari.

2025eko ekitaldian 270.000,00 euroko kreditu-gehigarria ematen da finantzaketa-behar hauei erantzuteko: BAI Fundazioa: robotikaren garapena eta eraikuntzaren eta arkitekturaren industrializazioa.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontu-partida honi aplikatuko zaio:

PARTIDA

ZENBATEKOA

G10001-G1100-4301-322300 "BAI Fundazioa: robotikaren garapena eta eraikuntzaren eta arkitekturaren industrializazioa"

270.000,00

Kreditu-gehigarria 2025eko diru-sarreren aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

113002-12000-8700-000000 Diruzaintzako gerakin atxikia

270.000,00

3. artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari.

2025eko ekitaldian 1.200.000,00 euroko kreditu-gehigarria ematen da finantzaketa-behar hauei erantzuteko: CENER Fundazioari funtsak helaraztea I+G+B arloko proiektu eta inbertsioetarako.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontu-partida honi aplikatuko zaio:

PARTIDA

ZENBATEKOA

G20001-G2100-7301-467300 "CENER Fundazioari funtsak helaraztea I+G+B arloko proiektu eta inbertsioetarako"

1.200.000,00

Kreditu-gehigarria 2025eko gastu-aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

820005-82600-7701-467304 "Eskualdez gaindiko lankidetza proiektu eta jarduketetarako dirulaguntzak"

1.200.000,00

4. artikulua. Aparteko kreditu bat ematea.

2025erako aurrekontuan 127.260,00 euroko kreditu berezia ematen da, Nafarroako Gobernuko departamentu batzuen finantzatze-beharrei erantzuteko.

Kreditu berezi hori aurrekontu-partida hauei aplikatuko zaie:

PARTIDA

ZENBATEKOA

410001-41800-7609-325114 "Hitzarmena Leitzako Udalarekin, hezkuntza-azpiegituretan inbertsioak egiteko"

37.260,00

A50000-A5000-7819-336103 "Hitzarmena Aitziber Urdiaingo Gaztedia elkartearekin, igerilekua berritzeko"

90.000,00

Kreditu berezia aurrekontu-partida hauetan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

410001-41800-6020-325139 "Hitzarmena Leitzako Udalarekin, hezkuntza-azpiegituretan inbertsioak egiteko"

37.260,00

A50000-A5000-7609-3361H8 "(E) Hitzarmena Aitziber Urdiaingo Gaztedia elkartearekin, igerilekua berritzeko"

90.000,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2509327