140. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oilagorrak ehizatzeko txartelen salmenta. 2025-2026 denboraldia

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera ematen du salgai jartzen direla oilagorrak ehizatzeko banakako 19 txartel, zazpiehun eurotan (gehi BEZa) bakoitza. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkezten ahalko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Batzarrearen bulegoetan (Aezkoako etxea-Aribe) daude, interesdunen eskura, bai eskabide-eredua, bai baldintza-agiria, zeinak arautzen baititu txartelak emateko prozedura eta haien aprobetxamendua. NA-10418 zenbakidun ehiza-barrutia.

Ariben, 2025eko uztailaren 4an.–Batzarreburua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2509508