140. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da, bete daitezen udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, Bake Epaileei buruzkoa.

Orontzen, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.

Iragarkiaren kodea: L2508979