140. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa Eraikingintza ordenantzan. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Iguzkitzako Barrutiko Udal Plan Orokorreko Eraikingintza ordenantzan (21. eta 27. artikuluak).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2024ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 7an, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hartara, ordenantza behin betiko onetsirik gelditzen da, eta haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iguzkitzan, 2025eko ekainaren 23an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2509017