2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko ekainaren 19an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2025eko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira toki entitatearena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Barañainen, 2025eko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2508881