140. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2025eko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025erako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Aurrekontu horretan biltzen dira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barañainen, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2508880