2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aiegiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2025eko uztailaren 31n bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Aiegin, 2025eko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2509452