138. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa S-9 sektoreko AR-3 banaketa areako U-3.1, U-3.2, VL-1 eta VL-2 lurzatietan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, plan horren S-9 sektoreko AR-3 banaketa areako U-3.1, U-3.2, VL-1 eta VL-2 lurzatiek osaturiko etxe-sailari dagokiona. Aldaketaren xedea da familia anitzeko etxebizitza blokeetan lerrokadurak aldatzea, baita familia bakarreko etxebizitzen bolumena ere, beheko solairuetan garaje plaza lotetsiak egin ahal izateko.

Bigarrena.–Adieraztea ezen aldaketa honi atxiki zaion zenbakia 12/2014 dela, Udalaren Udal Plan Orokorrekoa, 2010eko irailaren 13an jarri baitzen indarrean (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbideturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko".

Argitara ematen da erabaki hori eta hirigintza-araudia, bete beharrez arlo honetan indarrean den araudia. Iragarki bat argitaratu zen 2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, baina hartan ez zen erantsi aipatu den hirigintza-araudia.

San Adrianen, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2508620