138. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Hiri Jarduketako Plan Berezia, UE-1 exekuzio unitatea desagertu, SG-L1 sistema orokorra sortu eta UE-L4 eta UE-L5 exekuzio unitateak aldatzeko. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri Jarduketako Plan Berezia (HJPB), UE-1 exekuzio unitatea desagertzeko, SG-L1 sistema orokorra sortzeko eta UE-L4 eta UE-L5 exekuzio unitateak aldatzeko, Bertizaranako Udalak sustatua.

Hiri Jarduketako Plan Berezia jendaurrean egon zen, 2024ko abuztuaren 17ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren, inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen dira erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea.

Bertizaranan, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2508250