138. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 18an hartua, hiru kide ordezten dituena Nafarroako Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian.

Jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluari, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, bat etorriz foru lege horren 4. artikuluarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak proposatu du honako hau izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide:

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen ordezkari:

–Kevin Lucero Domingues.

Hezkuntza Administrazioaren ordezkari:

–Eneritz González Fernández, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari:

–Begoña Perez Eransus.

"Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da". Hala ezartzen du azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean; hala ezartzen du abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuak, 13. artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua).

Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak proposatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hauek ordeztea.

Hezkuntza Administrazioaren ordezkari:

–Eneritz González Fernández, ordeztuko baitu Ignacio Catalán Librada.

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen ordezkari:

–Kevin Lucero Domingues, ordeztuko baitu María Inmaculada Jurío Macaya.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari:

–Begoña Pérez Eransus, ordeztuko baitu Cristina Bayona Sáez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea Eneritz González Fernández, ordeztuko baitu Ignacio Catalán Librada, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari, ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22a arte, jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluari (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).

2. Kevin Lucero Domingues izendatzea, ordeztuko baitu María Inmaculada Jurío Macaya, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen ordezkari, ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22a arte, jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluari (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).

3. Begoña Pérez Eransus izendatzea, ordeztuko baitu Cristina Bayona Sáez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari, ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22a arte, jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluari (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2508720