137. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Telefono-zentrala

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Telefónica de España SAU.

Jarduera: Telefono-zentrala.

Tokia: San Esteban karrika 15, Bera.

Beran, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2509234