137. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 11 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko ekainaren 23an:

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko azaroaren 3an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 30ekoan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 11 lanpostu, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2024ko urriaren 24an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

2024ko abenduaren 10ean, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia deitu ondoren, 2025eko otsailaren 21ean hautaketa horren emaitza argitaratu zen Udalaren webgunean.

Gero, ekainaren 18an, Giza Baliabideetako letraduaren eta zuzendariaren txosten bat erantsi zen deialdiaren espedientean, zeinetan adierazten zen Esther Etxeberria Sastrek ez dituela betetzen parte hartzeko betekizunak; beraz, ezin zaio esleitu lekualdatze-lehiaketan deitutako ezein lanpostu; horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Esther Etxeberria Sastre lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

2. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 11 lanposturen lekualdatze-lehiaketa amaitutzat ematea eta lanpostuak Martín Percaz Casajús jaunari eta Miguel Ángel Montosa Sánchez jaunari esleitzea, jarraian xedatutakoarekin bat:

IZEN-ABIZENAK

PLAZA

ALORRA

MARTÍN PERCAZ CASAJÚS

1-402900-219 (1)

Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra

MIGUEL ÁNGEL MONTOSA SÁNCHEZ

1-402900-133 (2)

Giza Baliabideak

Legenda:

(1) Lan-kontratudunaren lanpostu hau bihurtzen da: 2-402900-223.

(2) Lan-kontratudunaren lanpostu hau bihurtzen da: 2-402900-224.

3. Zehaztea lanpostuaz jabetzeko eguna 2025eko irailaren 1a izanen dela.

4. Ebazpena Udalaren webgunean, deialdiaren fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko ekainaren 23an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2509270