137. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

99/2025 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita "Caparrosoko poligonoa" MBA eta "Caparroso" TBA lotzeko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko linea berriak jartzeko proiekturako, Caparrosoko udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11568-2.

2024ko maiatzaren 16an, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zuen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzeko "Caparrosoko poligonoa" MBA eta "Caparroso" TBA lotzeko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko linea berriak jartzeko proiekturako, Caparrosoko udal mugartean.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, honako jarduera nagusi hauek proiektatu dira:

–66 kV-eko zirkuitu bikoitzeko aireko linea berria, "Caparrosoko poligonoa-Caparroso 1" eta "Caparrosoko poligonoa-Caparroso 2", 3.333 metroko luzerakoa, eta 147-AL1/34-ST1A motako eroalea (lehengo LA-180), 69. zenbakitik 87. zenbakiraino 19 euskarri berri instalatzea barne.

–66 kV-eko lurpeko linea berriak, "Caparroso poligonoa-Caparroso 1", 220 metrokoa, eta "Caparroso poligonoa-Caparroso 2", 225 metrokoa, biak ere HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x(1x630) mm² Al H155 motako eroalearekin, "Caparrosoko poligonoa" MBAren eta 69. euskarriaren artean.

–"Tafalla-Tutera 2" eta "Tafalla-Tutera 3" aireko lineen zenbait zati desmuntatzea (7.385 metro eta 47 euskarri).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2024ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, eta Diario de Navarra egunkarian (2024ko ekainaren 28an), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, informazioa Caparrosoko Udalari komunikatu zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

2024ko irailaren 13an, Ana María Álvarez Martínez andreak María Ángeles Martínez Esparza andrearen ordezkari gisa aurkeztutako alegazioa jaso zen, zeinetan eskatzen baitu 78. euskarriaren kokapena aldatzeko, haren finkari ez eragiteko.

Alegazio hori jendaurrean jartzeko epetik kanpo jaso zen arren, sustatzaileari bidali zitzaion, eta hark 2024ko irailaren 30eko idazkian erantzun zuen aldaketa horrekin "proposatutako kokapenetik 600 metrora baino gehiagora kokatuko litzatekeela euskarria eta, horretarako, proiektatutako linearen trazadura aldatu beharko litzatekeela", eta horrek aldaketa bideraezina egiten duela.

Aurrekoa kontuan hartuta, alegazioa ezestea erabaki da.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien Caparrosoko Udalari, Herri-lurren Atalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Nafarroako Ubidea SAri eta Nedgia Navarra SAri, eta honako txosten hauek jaso dira:

–2024ko uztailaren 1eko txostenaren bidez, Caparrosoko Udalak proiektuaren aldeko txostena egin zuen, ez baitago inolako hirigintza-eragozpenik.

–2024ko uztailaren 15eko txostenaren bidez, Nedgia Navarra, SAk adostasuna eman zion proiektuari, baina baldintza tekniko jakin batzuk ezarrita.

–2024ko uztailaren 19ko txostenaren bidez, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak zenbait baldintza ezarri zituen N-121 errepidearen ("Iruña-Tutera") eta NA-1240 errepidearen ("Traibuenas-Santakara-Zarrakaztelu") gaineko ukipenekin loturik, eta jakinarazi zuen sustatzaileak zerbitzu horren baimena eskatu eta lortu beharko duela lanak hasi aurretik.

–2024ko urriaren 3ko txostenaren bidez, epez kanpo, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ubide naturalen gaineko gurutzaketak baimentzeko baldintza espezifikoak jakinarazi zituen.

Txostenak sustatzaileari helarazi ondoren, horiekin ados zegoela adierazi zuen.

Bestalde, espedientean honako ebazpen hauek daude jasota:

–74E/2024 Ebazpena, otsailaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena egiten duena, proiektua gauzatzeko ingurumen-ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharra ezarrita.

–275E/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen baita proiekturako, hirigintzako ebazpenean zehazten diren determinazioak betetzeko baldintzarekin.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta proposatu du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri proiekturako aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea.

Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, "Caparrosoko poligonoa" MBA eta "Caparroso" TBA lotzeko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko linea berriak jartzeko proiekturako, Caparrosoko udal mugartean; eta, orobat, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea hura gauzatzeko.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Herri-lurren Atalera eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nafarroako Ubidea SAri, Nedgia Navarra SAri, María Ángeles Martínez Esparza andreari, Ana María Álvarez Martínez andreari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Caparrosoko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11568-2 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZ ETA INDIBIDUALIZATUA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

OHARRAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota /
Laborea

Jabea

Herria

Probintzia

Kutxatila kop.

Zangaren luzera
(m)

Zangaren zabalera (m)

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa (m²)

Lurgaineko azalera
(m²)

Caparroso

3

563

310000000002340172HA

Elkorra

ALFREDO FRANCISCO ECHEVERRI CELAYA

Caparroso

Nafarroa

26,4

55,6

1,2

1,2

2 A2 mota (4 m²),

2 A1 mota (6,25 m²)

Caparroso

3

584

310000000002340184WB

Ureztalurra

IGNACIO JAVIER ECHEVERRI CELAYA

Caparroso

Nafarroa

25

2,5

1,2

1,2

69

70

11,36

2,73

1.356,46

1 A1 mota (6,25 m²),

1 kutxatila bikoitza (3 m²)

Caparroso

5

835

310000000001618649QH

Lurzorua

CAPARROSOKO UDALA

Caparroso

Nafarroa

2

14

14

1,2

1,2

2 A2 mota (4 m²)

Caparroso

5

833

310000000001618647XF

Hiri-lurra

ROCKWOOL PENINSULAR SA

Caparroso

Nafarroa

2

93

93

1,2

1,2

Caparroso

4

15

310000000002427181IW

HERMANOS AGUIRRE NEKAZARITZAKO SOZIETATE ZIBILA

AGUIRRE RODRIGUEZ EDUARDO ETA JOSE IGNACIO SZ

Caparroso

Nafarroa

71

72

2,73

2,25

5.615,57

Caparroso

4

40

310000000002225308GZ

Ureztalurra

JOAQUÍN LUQUI PEÑALVA

MARÍA ÁNGELES AICUA ARAIZ

Caparroso

Nafarroa

73

74

75

14,7

2,25

14,7

2.619,70

Caparroso

4

765

310000000002256572HE

MARÍA MERCEDES PASCUAL SAENZ

MARÍA ÁNGELES AICUA ARAIZ

Santakara

Caparroso

Nafarroa

76

2,56

3.061,05

Caparroso

4

25

310000000002225294WI

Altxonbidea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

Iruña

Nafarroa

162,15

Caparroso

4

88

310000000002383686DZ

Eraikuntza

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK)

Iruña

Nafarroa

174,39

Caparroso

4

784

310000000002256574KT

JAVIER RODRIGO GAYARRE

Caparroso

Nafarroa

77

2,56

2.065,21

Caparroso

4

696

310000000001100730RJ

CAPARROSOKO BAYUNGA UBIDEKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Caparroso

Nafarroa

69,17

Caparroso

4

13

310000000002225284KQ

Lehorreko lurra

LA RESCALTA SL

Caparroso

Nafarroa

750,35

Caparroso

4

236

310000000001470906KU

JOAQUÍN LUQUI PEÑALVA

Caparroso

Nafarroa

430,13

Caparroso

4

797

310000000001100787MD

Ureztalurra

MARÍA ÁNGELES MARTÍNEZ ESPARZA

Caparroso

Nafarroa

78

2,73

1.450,57

Caparroso

4

803

310000000001100793EH

Ureztalurra

JOSÉ MANUEL PASCUAL AICUA

Caparroso

Nafarroa

79

2,73

1.101,2

Caparroso

4

847

310000000001100836DE

Ureztalurra

MARÍA PILAR JIMÉNEZ UZTARROZ

Caparroso

Nafarroa

80

2,73

468,12

Caparroso

4

855

310000000001100844KI

Ureztalurra

MARÍA TERESA AICUA MONENTE

JOAQUÍN AICUA IRISO

Caparroso

Nafarroa

81

7,35

1.028,81

Caparroso

4

856

310000000001100845LO

Ureztalurra

MARÍA TERESA AICUA MONENTE

JOAQUÍN AICUA IRISO

Caparroso

Nafarroa

81

7,35

725.26

Caparroso

4

952

310000000002390410RZ

Eraikuntza

ACCIONA GENERACION RENOVABLE SA

CAPARROSOKO BAYUNGA UBIDEKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Caparroso

Nafarroa

82

14,70

998.84

Caparroso

4

766

310000000001100757WG

Ureztalurra

MARÍA ÁNGELES AICUA ARAIZ

Caparroso

Nafarroa

1.111,95

Caparroso

4

939

310000000001100915QF

JAVIER LUQUI LUQUI

Caparroso

Nafarroa

83

14,70

1.495,06

Caparroso

4

679

310000000001470911BO

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

Caparroso

Nafarroa

84

14,70

15.93

Caparroso

4

799

310000000001100789WG

Ureztalurra

CAPARROSOKO BAYUNGA UBIDEKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Caparroso

Nafarroa

1.503,59

Caparroso

4

674

310000000002256571GW

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-­LURRAK

Caparroso

Nafarroa

396,11

Caparroso

4

97

310000000001100590JU

Ureztalurra

SANTIAGO MONENTE ZABALZA

Caparroso

Nafarroa

85

2,56

1.099,75

Caparroso

4

8

310000000001100586HY

HILARIO JAVIER MONENTE BARCOS

Caparroso

Nafarroa

1.006,88

Caparroso

4

98

310000000001100591KI

Ureztalurra

HILARIO JAVIER MONENTE BARCOS

Caparroso

Nafarroa

3,02

Caparroso

4

793

310000000002225310FB

JUAN JESÚS MONENTE MONENTE

Caparroso

Nafarroa

622,97

Caparroso

4

65

310000000002314744UZ

Lurzorua

CAPARROSOKO UDALA

Caparroso

Nafarroa

86

22,74

33,09

Caparroso

4

852

310000000001100841GT

Ureztalurra

ÁNGEL BEZUNARTEA GARDE

Caparroso

Nafarroa

1.557,25

Caparroso

4

846

310000000001100835SW

Ureztalurra

IGNACIO JAVIER ECHEVERRI CELAYA

Caparroso

Nafarroa

968,71

Caparroso

4

858

310000000002256577ZI

JOAQUÍN AICUA IRISO

JOSÉ LUIS AICUA IRISO

Caparroso

Nafarroa

463,61

Caparroso

4

900

310000000001100888RJ

Ureztalurra

FÉLIX SALVOCH NAPAL

Caparroso

Nafarroa

412,01

Caparroso

4

804

310000000001100794RJ

Ureztalurra

BERTA PASCUAL AICUA

Caparroso

Nafarroa

732,08

Caparroso

4

857

310000000001100846BP

Ureztalurra

MARÍA JESÚS RAPÚN GARATE

TERESA MARGARITA AICUA MONENTE

JOAQUÍN AICUA IRISO

JOSÉ LUIS AICUA IRISO

Caparroso

Nafarroa

424,13

Caparroso

4

64

310000000002314695JI

CAPARROSOKO UDALA

Caparroso

Nafarroa

396,77

Caparroso

4

63

310000000002314713IX

CAPARROSOKO UDALA

Caparroso

Nafarroa

573,37

Caparroso

4

715

310000000002314716AW

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

Caparroso

Nafarroa

395,93

Caparroso

4

716

310000000002314698BA

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

Caparroso

Nafarroa

87

18,49

754,47

Caparroso

4

66

310000000002314714OM

Lurzorua

CAPARROSOKO UDALA

Caparroso

Nafarroa

565,36

Iragarkiaren kodea: F2508644