137. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

AR2-ko (industrialdeko lurzoru urbanizagarria) S3 ekialdeko sektorea birpartzelatzeko proiektuaren aldaketa. Behin betiko onarpena

Lekunberriko Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betiko onartu du Nasuvinsa SL enpresak sustatutako aldaketa AR2-ko (industrialdeko lurzoru urbanizagarria) S3 ekialdeko sektorea birpartzelatzeko proiektuan.

Hasierako onarpena 2025eko maiatzaren 8ko 90. NAOn argitaratu zen. Jendaurreko epean ez da alegaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu.

Horren edukia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluaren arabera.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; edo

–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilaren barruan.

Lekunberrin, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2509208