1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
72/2025 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita energia elektrikoa garraiatzeko zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko "Muruarte-Estellerria" aireko linea aldatzeko, Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11265-2.
Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 27/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan), aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratu zen zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko "Muruarte-Estellerria" aireko linea elektriko berrirako, zeina lehendik dagoen "Muruarte 220 kV" azpiestazioan hasi eta "Estellerria 220 kV" azpiestazio berrian bukatuko baita (espediente kodea: SAT11265).
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoaren arabera, 2024ko abenduaren 27an, Red Eléctrica de España SAUk eskatu zuen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzeko energia elektrikoa garraiatzeko zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko "Muruarte-Estellerria" aireko linea aldatzeko, T-8 eta T-12 arteko, T-49 eta T-52 arteko eta T-75 eta "Estellerria" azpiestazioaren arteko tarteetan, Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udal mugarteetan.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektuaren gehigarria eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko martxoaren 20an), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epean.
Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarriaren Sozietate Emakidadunaren (Aguacanal) alegazioa jaso zen.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsultak bidali zitzaizkien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTENA |
Untzueko Udala | |
Mendigorriko Udala | |
Villatuertako Udala | X |
Oteitzako Udala | X |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | X |
Enagás Transporte SAU | |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | X |
Zainketa Zerbitzuaren Ustiapen Atala (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia) | X |
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluen arabera, aipatutako alegazioak eta txostenak Red Eléctrica de España SAUri bidali zitzaizkion, eta haren erantzuna jaso zen.
Jasotako alegazioen eta txostenen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
Bestalde, espedientean honako txosten hauek daude jasota:
–Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren txostena, 2025eko otsailaren 25ekoa, honako hau adierazten duena: sustatzaileak planteatutako aldaketek ez dakarte ingurumenean eragin nabarmen berririk, eta bateragarriak dira ingurumenaren aldetik linea horren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zuen 1215E/2022 Ebazpenarekin, eta ebazpen horretan ezarritako gainerako neurriak eta baldintzak bete behar dituzte.
–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena, 2025eko martxoaren 5ekoa, planteatutako aldaketek lurzoru urbanizaezinean baimen berririk behar ez dutela jakinarazten duena, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 45E/2024 Ebazpenaren bidez emandako lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenak aldaketak babesten dituela iritzita. Gainera, gogorarazten da, aipatutako ebazpenean ezartzen zen bezala, gehienez ere 2 urteko epea ezartzen dela jarduera egikaritzeko edo martxan jartzeko, baimena ematen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota, baimena automatikoki agortuko da eta ez da eraginkorra izanen.
Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian burutu dela, eta proposatu du aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa ematea Red Eléctrica de España SAUri, arestian aipatutako instalazio horretarako.
Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Red Eléctrica de España SAUri, energia elektrikoa garraiatzeko zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko "Muruarte-Estellerria" aireko linea aldatzeko, T-8 eta T-12 arteko, T-49 eta T-52 arteko eta T-75 eta "Estellerria" azpiestazioaren arteko tarteetan, Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udal mugarteetan; eta, orobat, aurkeztutako proiektuaren gehigarria onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea hura gauzatzeko.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Red Eléctrica de España SAUri, Enagás Transporte SAUri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea akitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Untzue, Mendigorria, Villatuerta eta Oteitzako udalei, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari (CHE) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezaketela, eskumena duen jurisdikzio-ordenan, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko zaio, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Energiako, Enpresa I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIO ETA TXOSTENAK
Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.
1. alegazioa. Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarriaren Sozietate Emakidaduna (Aguacanal).
2025eko martxoaren 21eko alegazioaren bidez, Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarriaren Sozietate Emakidadunak (Aguacanal) eskatu zuen Aguacanalen azpiegiturak proiektuak ukitutako zerbitzuen aurreikuspenean sar daitezela, ukitutako zerbitzuen planoak eta baldintza teknikoak lortzeko.
Erantzuna sustatzaileari helarazi zaio, eta Red Eléctrica de España SAUk baieztatu du ukitutako zerbitzuen planoak eskatu dituela, proiektuaren gehigarrian kontuan hartzeko.
1. txostena. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Ustiapen Atala.
2025eko martxoaren 28an emandako txostenean, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak zehaztu zituen ukitutako errepideen gaineko gurutzaguneei buruz kontuan hartu beharko diren baldintzatzaileak, eta sustatzaileari gogorarazi zion ezen, lanak egin aurretik, aipatu zuzendaritza nagusiaren baimena eskatu eta eskuratu behar duela.
2. txostena. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
2025eko martxoaren 31ko txostenean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk, bere jabegoko azpiegituren gaineko ukipenak aztertu ondoren, "baimena eman du" proiektatutako lanak aurrera eramateko, baldintza batzuekin.
3. txostena. Oteitzako Udala.
2025eko apirilaren 1ean sinatutako hirigintza-txostenaren bidez, Oteitzako Udalak adierazi zuen "proposamena bateragarria dela plangintzarekin".
4. txostena. Villatuertako Udala.
2025eko apirilaren 3an sinatutako hirigintza-txostenaren bidez, Villatuertako Udalak adierazi zuen, hirigintzaren ikuspegitik, proposamena bateragarria zela aplikatu beharreko hirigintza-plangintzarekin. Hala ere, adierazi dutenez, "aireko jarduketa ez litzateke bateragarria izanen izapidetzen ari den ordenantzarekin", eta "ingurumen-gaiei dagokienez, txostenean esan beharra dago lurzoru urbanizaezinetan dauden ibilbide naturalak mantendu behar direla estetikari eta ingurumen-inguruneari kalte egin gabe" eta, hori dela-eta, "aintzat hartuz izapidetzen ari den ordenantza eta udalerriko bideen sarearen garrantzia, bereziki hegoalderantz dauden bideena, lehentasunezkotzat jotzen da udalerrian aurreikusitako aireko linea lurperatzea, bide-saretik ikus ez dadin".
Erantzuna:
Orain alegatzen diren gaiak jadanik ebaluatu ziren proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eta lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimenaren esparruan, zirkuitu bikoitzeko 220 kV-eko "Muruarte-Estellerria" aireko linea elektrikoa –lehendik dagoen "Muruarte 220 kV" azpiestazioan hasi eta "Estellerria 220 kV" azpiestazio berrian bukatuko dena– egiteko proiektuari dagokionez (espediente kodea: SAT11265).
Bestalde, ebazpen honen azalpen-zatian adierazi den bezala, orain baimentzen diren aldaketetarako Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren aldeko txostenak daude.
5. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
2025eko apirilaren 9an erregistratutako txostenean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur Komisariako Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak sustatzaileak kontuan hartu beharreko zenbait ohar helarazi ditu, bi ibilgu naturalekiko gurutzaketei dagokienez, eta gogorarazten du, obrak hasi aurretik, sustatzaileak erakunde horrekin egin beharreko nahitaezko administrazio-baimena lortu beharko duela.
II. ERANSKINA.–ENERGIA ELEKTRIKOA GARRAIATZEKO ZIRKUITU BIKOITZEKO 220 KV-EKO "MURUARTE-ESTELLERRIA" AIREKO LINEAREN PROIEKTUAREN GEHIGARRIAK T-8 ETA T-12 ARTEKO, T-49 ETA T-52 ARTEKO ETA T-75 ETA "ESTELLERRIA" AZPIESTAZIOAREN ARTEKO TARTEETAN UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEARI BEGIRA
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Lur mota / Laborea | Lurgain-zortasuna (m²) | Segurtasun eremua (m²) | Euskarriak | Euskarrien azalera (m²) | Inausketa azalera (m²) | Aldi baterako okupazioa | Euskarrirako sarbidea | Sarbiderako azalera (m²) |
Ducun, Izpura, Ildefonso Garcia, Perez, María Lourdes | Untzue | 1 | 39 | Lehorreko lurra | 3478 | 179 | T–8; | 116 | 646 | 4275 | T–8 | 249 |
Untzueko Udala | Untzue | 1 | 91010 | Bidea | 547 | 0 | | 0 | 0 | 0 | T–8; T–9; T–10; T–11; T–12 | 965 |
Ojer, Ramirez, Idelfonso | Untzue | 1 | 40 | Lehorreko lurra, Larre zuhaixkaduna | 1645 | 15 | | 0 | 67 | 67 | | 0 |
Untzueko Udala | Untzue | 1 | 41 | Lehorreko lurra | 5878 | 102 | | 0 | 670 | 670 | | 0 |
Untzueko Udalaren herri-lurrak | Untzue | 1 | 43 | Lehorreko lurra, Larre zuhaixkaduna | 585 | 49 | | 0 | 370 | 370 | | 0 |
Untzueko Udalaren herri-lurrak | Untzue | 1 | 47 | Larrea eta zuhaitzak | 1069 | 304 | | 0 | 1,111 | 1111 | | 0 |
Esain, Irisarri, Francisco Javier | Untzue | 1 | 48 | Lehorreko lurra | 2053 | 142 | T–9; | 179 | 373 | 1747 | T–9 | 282 |
Untzueko Udalaren herri-lurrak | Untzue | 1 | 50 | Basoa | 7 | 40 | | 0 | 48 | 48 | T–9 | 1 |
Esain, Ibiricu, Félix Esain, Ibiricu, María Carmen Esain, Ibiricu, María Elena | Untzue | 1 | 151 | Lehorreko lurra | 419 | 0 | | 0 | 0 | 0 | T–9 | 8 |
Rubio Aguinaga, Juanita | Untzue | 1 | 88 | Lehorreko lurra | 0 | 0 | | 0 | 0 | 1200 | T–9 | 6 |
Ducun, Izura, Julian Ducun, Izura, Ramon Angel | Untzue | 1 | 51 | Basoa, Lehorreko lurra, Larre zuhaixkaduna | 4681 | 800 | T–10; | 164 | 2,286 | 3915 | T–9; T–10 | 89 |
Izpura, Liberal, Justo | Untzue | 1 | 31 | Lehorreko lurra | 323 | 0 | | 0 | 0 | 1200 | | 0 |
Izpura, Liberal, Gabriel | Untzue | 1 | 72 | Basoa, Lehorreko lurra | 5435 | 764 | | 0 | 2,749 | 2922 | | 0 |
Rubio Aguinaga, Juanita | Untzue | 1 | 74 | Lehorreko lurra | 4011 | 152 | T–11; | 114 | 1,133 | 2215 | T–11 | 758 |
Untzueko Udalaren herri-lurrak | Untzue | 1 | 73 | Basoa, Lehorreko lurra | 1141 | 20 | | 0 | 502 | 502 | | 0 |
Ducun, Izpura, Ildefonso | Untzue | 1 | 56 | Lehorreko lurra | 8649 | 303 | T–12; | 116 | 1,642 | 5710 | T–12 | 299 |
Lerga, Martinez, Francisco Javier Martinez, Equisoain, Matilde | Untzue | 1 | 64 | Lehorreko lurra | 1286 | 225 | | 0 | 286 | 436 | | 0 |
Dominguez de Vidaurreta Aróstegui, María del Carmen | Mendigorria | 5 | 150 | Ureztalurra | 4508 | 0 | | 0 | 0 | 1883 | | 0 |
Nafarroako Foru Komunitatea. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | Mendigorria | 1 | 206 | NA-6030 errepidea | 248 | 0 | | 0 | 0 | 0 | | 0 |
Muro, Ugalde, María Teresa | Mendigorria | 1 | 426 | Ureztalurra | 1291 | 0 | T–50; | 111 | 0 | 1742 | T–50 | 224 |
Eyaralar, Azcona, Joaquin Modesto | Mendigorria | 1 | 427 | Ureztalurra | 5402 | 0 | T–50BIS; | 128 | 0 | 3855 | T–50BIS | 426 |
Ubidearen Ii-2 Sektoreko Ureztatzaileen Elkartea | Mendigorria | 1 | 424 | Lehorreko lurra, Larre zuhaixkaduna | 220 | 0 | | 0 | 0 | 112 | | 0 |
Ugalde, Latasa, Angel Antonio Ugalde, Villanueva, Milagros | Mendigorria | 1 | 430 | Urezt. olibadia | 2287 | 0 | | 0 | 0 | 6 | T–50BIS | 364 |
Azanza, Lopez, Jesus María Diaz, Amescoa, María Concepcion | Mendigorria | 1 | 431 | Lehorreko lurra, Larre zuhaixkaduna | 1351 | 0 | T–51; | 146 | 0 | 1474 | T–51 | 32 |
Mendigorriko Udala | Mendigorria | 1 | 94280 | Bidea | 259 | 0 | | 0 | 0 | 167 | | 0 |
Mendigorriko Udala | Mendigorria | 6 | 94230 | Bidea | 302 | 0 | | 0 | 0 | 131 | | 0 |
Torres, Esparza, María Teresa Fernández, Jaúregui, Joaquín María | Mendigorria | 6 | 151 | Ureztalurra | 2406 | 0 | | 0 | 0 | 300 | | 0 |
Goñi, Artaso, María Dolores | Mendigorria | 6 | 150 | Ureztalurra | 9346 | 0 | | 0 | 0 | 96 | | 0 |
Aldaz, Yoldi, Blanca Esther | Mendigorria | 6 | 161 | Ureztalurra | 574 | 0 | | 0 | 0 | 55 | | 0 |
Mendigorriko Udala | Mendigorria | 6 | 94200 | Bidea | 242 | 0 | | 0 | 0 | 0 | | 0 |
Mendigorriko Udala | Mendigorria | 7 | 94300 | Bidea | 263 | 0 | | 0 | 0 | 1 | | 0 |
Biurrun, Salanueva, Francisco Javier | Mendigorria | 7 | 319 | Ureztalurra | 1237 | 0 | | 0 | 0 | 150 | | 0 |
Yanguas, Urman, María Elena Zuñiga, Apesteguia, Carlos | Mendigorria | 7 | 320 | Urezt. olibadia | 1241 | 207 | | 0 | 0 | 0 | | 0 |
Mendigorriko Udalaren herri-lurrak | Mendigorria | 7 | 318 | Lehorreko lurra | 3068 | 8 | | 0 | 0 | 0 | | 0 |
Villatuertako Udalaren herri-lurrak | Villatuerta | 3 | 46 | Larrea eta zuhaitzak | 916 | 295 | | 0 | 1,233 | 1234 | | 0 |
Ros, Mañeru, Jesus Angel | Villatuerta | 3 | 54 | Lehorreko lurra | 1627 | 1 | | 0 | 13 | 1213 | | 0 |
Izcue, Roitegui, Felisa | Villatuerta | 3 | 60 | Lehorreko lurra | 1023 | 0 | | 0 | 0 | 0 | | 0 |
Izcue, Roitegui, Felisa Munarriz, San Martin, Francisco Munarriz, San Martin, Jesus Javier Munarriz, San Martin, María Camino Munarriz, San Martin, María Mar Munarriz, San Martin, María Yolanda Munarriz, Sanmartin, Angel Maria | Villatuerta | 3 | 61 | Lehorreko lurra | 1571 | 0 | | 0 | 0 | 150 | | 0 |
Galdeano, Caballero, Miguel Angel | Villatuerta | 3 | 18 | Lehorreko lurra | 17 | 22 | | 0 | 0 | 21 | | 0 |
Esparza, Sanmartin, Ana Maria | Villatuerta | 3 | 16 | Lehorreko lurra | 1947 | 0 | | 0 | 0 | 524 | | 0 |
Villatuertako Udalaren herri-lurrak | Villatuerta | 3 | 15 | Lehorreko lurra | 50 | 0 | T–76; | 4 | 0 | 197 | | 0 |
Zugasti, Ibarrola, Angela | Villatuerta | 3 | 14 | Lehorreko lurra | 1570 | 0 | T–76; | 178 | 15 | 1271 | T–76 | 597 |
Villatuertako Udalaren herri-lurrak | Villatuerta | 3 | 13 | Bazkalekua zuhaixkekin | 346 | 106 | | 0 | 446 | 459 | | 0 |
Villatuertako Udalaren herri-lurrak | Villatuerta | 3 | 11 | Bazkalekua zuhaixkekin | 1301 | 348 | | 0 | 1,434 | 1472 | | 0 |
Izcue, Roitegui, Felisa | Villatuerta | 3 | 12 | Lehorreko lurra | 23 | 0 | | 0 | 0 | 0 | | 0 |
Oteitzako udalaren herri-lurrak | Oteitza | 1 | 440 | Lehorreko lurra, Larre zuhaixkaduna | 314 | 48 | | 0 | 243 | 243 | | 0 |
Iragarkiaren kodea: F2508611