2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEATXE
Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Leatxeko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 29an, jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duelarik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsitzat jotzen da eta aldaketa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Leatxen, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.
ALDAKETA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:
–Etxeetan erabiltzeko hornidura: 0,65 euro/metro kubikoa. Gutxienekoa 39 euro/urtea da, 60 metro kubikori dagokiona.
–Industrian eta obretan erabiltzeko hornidura: 0,65 euro/metro kubikoa.
–Ureztaketan eta igerilekuetan erabiltzeko hornidura: 0,65 euro/metro kubikoa.
Iragarkiaren kodea: L2508705