2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako makinen eta produktuen biltegia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Jarduera sailkatuaren proiektua argitaratuta dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:
https://cortes.sedelectronica.es/transparency/34872610-dad2-45d8-86cc-0480d1bb70bf/
Sustatzailea: Sergio Serrano Urzaiz.
Jarduera: nekazaritzako makinen eta produktuen biltegia.
Tokia: 5. poligonoa, 942. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Cortesen, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2508859