1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
263E/2025 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez luzatzen baita eskaerak aurkezteko epea "Nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak, 2023-2027 NPEPEren esparruan" izeneko dirulaguntzan.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, haren 73. eta 74. artikuluetan, inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 137E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntza honen 2025eko deialdia: Nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak, 2023-2027 NPEPEren esparruan.
Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19koan, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasi zen laguntza eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 60 egun natural zen. Halere, epe horrek oporraldiarekin bat egin duenez, baliteke onuradunek eskaerak aurkezteko zailtasunen bat izatea.
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatu du deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea luzatzea; hain zuzen ere, 2025eko irailaren 1era arte.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 137E/225 Ebazpenaren "Ebazten dut" ataleko 4. puntuko bigarren zatia (ebazpen haren bidez onetsi zen "Nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak, 2023-2027 NPEPEren esparruan" izeneko dirulaguntzaren deialdia). Honela geldituko da idatzirik:
"Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1ean bukatuko da".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2508622