2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
UO-2 unitatea aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena
Utergako Udalak, 2025eko ekainaren 11n egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen; hona hemen testu osoa:
Lehena.–Behin betiko onestea Utergako Arau Subsidiarioetako UO-2 unitatea aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi erabileratik espazio publikora aldatzeko, Loperena - Portillo Arquitectos SL arkitektoek xede horrekin idatzi eta aurkeztu duten agiriaren arabera.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin.
Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.
Utergan, 2025eko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508861