135. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nabea egokitzea ibilgailuak konpontzeko tailerrerako (txapa, pintura, mekanika eta elektrizitateko lanak)

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Eduardo Antonio Macia Mora.

Jarduera: nabea egokitzea ibilgailuak konpontzeko tailerrerako (txapa, pintura, mekanika eta elektrizitateko lanak).

Tokia: Ipertegi I industrialdea 34 (1. poligonoko 559. lurzatia), Orkoien.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2508698