2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Enkantea: laborantzako herri-lurren aprobetxamendua
Orisoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egindako bilkura berezian, onetsi zuen baldintza-agiri bat, arautzen duena nola egin enkante bat, adjudika dadin laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, zehazki, auzotarrentzako prozeduran adjudikatu gabe gelditu direnen aprobetxamendua.
Auzotarrentzako prozeduraren bidez loteak adjudikatu ziren, Udaleko Kudeaketa Batzordeak 2025eko ekainaren 18an egindako bilkura berezian, eta, behin zehazturik zer lurzati adjudikatu behar diren enkantearen prozeduraren bidez, iragarki honen bidez aditzera ematen da hasi dela enkante bidez adjudikatzeko prozedura, eta haren baldintza-agiria argitaraturik egonen dela kontratazio atarian, Udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, Orisoaingo udaletxeko bilkura aretoan, 2025eko irailaren 3an, 14:30ean.
Orisoainen, 2025eko ekainaren 18an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2508728