1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
55/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 56/2017 Foru Aginduaren eranskina. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren erregelamenduzko armak arautzen dira.
Garai hartan indarrean zegoen martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzkoa, garatzeko asmoz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak apirilaren 5eko 56/2017 Foru Agindua eman zuen, zeinaren bidez arautu baitziren Nafarroako Foruzaingoaren erregelamenduzko armak.
Bestalde, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuaren 35. artikuluak Foruzaingoaren armamentuari buruzko oinarrizko araubidea ezartzen du, eta geroko garapen batera igortzen du zehazteko zer arma jotzen diren erregelamenduzkotzat polizia kidego horretan.
Geroago, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 18. artikuluak ezarri zuen ezen kontseilari eskudunaren foru agindu baten bidez arautuko direla Nafarroako Foruzaingoaren arauzko armak, aplikatzekoa den Estatuko legeria errespetatuz.
Foruzaingoak proposatu du, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez, beste bi arma sar daitezen Nafarroako Foruzaingoaren erregelamenduzko armak arautzen dituen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 56/2017 Foru Aginduaren eranskinean ezarritako zerrendan. Zehazki, eskatu dute 17 HRM erriflea sartzea "Suzko arma luzeen modeloak (erabilera kolektiboa)" atalean, eta kontrolerako gailu elektronikoa, berriz, "Beste arma batzuk" izeneko atalean, bi kasuetan erregelamenduzko arma gisa, biak egokitzen direlako Foruzaingoaren unitate batzuen berezko funtzio eta jarduketetara, hots: Ingurumena Babesteko Brigada lehen kasuan, eta herritarren segurtasunerako unitateak, bigarrenean.
Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 18. artikuluan emandako gaikuntzaren arabera, eta Nafarroako Kontseiluarekin bat etorriz,
AGINTZEN DUT:
1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 56/2017 Foru Aginduaren eranskina era honetan aldatzea (foru agindu horren bidez, Nafarroako Foruzaingoaren erregelamenduzko armak arautu ziren):
–"Suzko arma luzeen modeloak (erabilera kolektiboa)" atalean, 17 HRM erriflea sartzea.
–"Beste arma batzuk" atalean, kontrolerako gailu elektronikoa sartzea.
2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 27an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2507699