2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Eraikuntzaren Ordenantza Orokorreko 42. eta 43. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena
Bertizaranako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Eraikuntzaren Ordenantza Orokorraren 42. eta 43. artikuluen aldaketa.
6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasierako onespena 2025eko 67. Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da ordenantzaren aldaketa hori, eta xedatu da testua osorik argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bertizaranan, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Onartutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508526