133. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Udal Plan Orokorraren aldaketa, Beuntzako 12. poligonoko 126. lurzatian (zati batean), 56. lurzatian eta 2. lurzatian (zati batean). Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2025eko ekainaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat, xede duena egokitzea, argudiatuta, aipatutako planeamenduan indarrean diren determinazioak, aplikatzekoak direnak Beuntzako hiriguneko hiru finkatan, zeinak baitira udal katastroko 12. poligonoko 126. lurzatia (zati bat), 156. lurzatia (osorik) eta 2. lurzatia (zati bat). Bi helburu ditu horrek denak: egokitzea determinazio batzuk, aplikatu behar direnak 126. lurzatiko eraikin batean (Beuntzako Asunción kaleko 2 zenbakia), bertan ezartzeko hiru apartamentu turistikoren jarduera, eta aldatzea lerrokadura bat, aplikatzekoa dena poligono horretako lurzati horretan eta 2. lurzatian, hala agertzen baita Udal Planaren Antolamenduaren planoetan, aipatutako kale horren aurrealdean.

Onetsitako araua argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Eritzegoitin (Atetz), 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2508533