133. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, bete dadin hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionarioen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena

Hondakinak kudeatzeko teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (deialdia 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen), Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, Mankomunitateko buruaren ekainaren 18ko 2025-0094 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.–Ibai Goñi Zaldua izendatzea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionario, hondakinak kudeatzeko teknikariaren lanpostua bete dezan.

Bigarrena.–Ebazpena interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea lanpostuaz jabetu beharko duela hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Zangozan, 2025eko ekainaren 18an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2508707