2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, bete daitezen garbitzailearen hiru plaza, Obra eta Zerbitzuetako Arlokoak, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapen proposamen osagarria
Bukatu da hautapen-prozesu hau: kontratazioa, lan-kontratudun finkoen araubidean, garbitzailearen hiru plaza betetzeko, Obra eta Zerbitzuetako Arlokoak.
Izendatzeko proposatutako izangai batek uko egin dio, eta, beraz, izendapen proposamen osagarri bat egiten da, Antonio Fernández Lópezen alde, bera baitago ondo-ondotik probak gainditu dituztenen zerrendan.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aurkez ditzan deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak. Deialdia argitaratu zen 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2508709