1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
371/2025 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025-2026 ikasturtetik aurrera Atzerriko Bigarren Hizkuntza (Frantsesa) irakasgaia ematea Berako "Sagrado Corazón - Jesusen Bihotza Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean.
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, baimentzeko Berako "Sagrado Corazón - Jesusen Bihotza Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak Atzerriko Bigarren Hezkuntza (Frantsesa) irakats dezan 2025-2026 ikasturtetik aurrera.
Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 63/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen da, eta, foru aginduan bertan ezartzen denez, ikastetxeek Atzerriko Bigarren Hizkuntza arloa eskaintzen ahalko dute Lehen Hezkuntzako edozein mailatatik aurrera, Hezkuntza Departamentuak baimena eman ondoren eta foru aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea "Sagrado Corazón - Jesusen Bihotza Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari 2025-2026 ikasturtetik aurrera Atzerriko Bigarren Hizkuntza (Frantsesa) irakats dezan Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera.
2. Ebazpen honetako aurreko puntuan aipatutako baimenak balioa izateko, bete beharko dira Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 63/2022 Foru Aginduan ezarritako baldintzak eta prozedura.
3. Atzerriko Bigarren Hizkuntzaren arloko curriculuma ekainaren 22ko 67/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, foru dekretu horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma.
4. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 63/2022 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarriko 2.d) puntuan aipatzen diren kasuetako bat gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuak baliorik gabe utz dezake baimena.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera eta Berako "Sagrado Corazón - Jesusen Bihotza Ikastetxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2508453