1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
205E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.
Osasuneko kontseilariak ekainaren 6an emandako 202E/2025 Foru Aginduak, betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak ezartzen dituenak, 6.1 artikuluan xedatzen du urtero, Osasun Departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehaztuko dela.
Hori betetze aldera, betetzeko zailak diren lanpostu horien zerrenda onesten da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda onestea. Zerrenda hori foru agindu honen eranskinean dago.
2. Betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda hau indarrean egonen da hurrengoa onetsi arte, deusetan galarazi gabe lanpostu gehiago gehitzea 202E/2025 Foru Aginduaren 6.2 artikuluari jarraikiz.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
BETETZEKO ZAILAK DIREN LANPOSTUAK
EREMUA | HERRIA | ZENTROA | LANPOSTUA | PLAZA KOPURUA | PLAZA ZK. |
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza | Zarrakaztelu | Zarrakazteluko OOLTa | OOLTko medikua | 2 | 60856 60900 |
Lizarrako barrutia | San Adrián | San Adriango OOLTa | OOLTko pediatra | 1 | 66627 |
Tuterako barrutia | Cintruénigo | Cintruénigo-Fiteroko OOLTa | OOLTko medikua | 1 | 71189 |
Lizarrako barrutia | Lizarra | García Orcoyen ospitalea | Obstetrizia eta Ginekologiako AFEa | 1 | 69854 |
Erradiodiagnostikoko AFEa | 5 | 62596 63623 68605 70754 71735 |
Otorrinolaringologiako AFEa | 1 | 71946 |
Urologiako AFEa | 1 | 63859 |
Dermatologia Mediko Kirurgikoko eta Benereologiako AFEa | 1 | 68959 |
Tuterako barrutia | Tutera | Reina Sofia ospitalea | Erradiodiagnostikoko AFEa | 6 | 65424 67336 69942 69943 70973 71209 |
Urologiako AFEa | 2 | 64125 68619 |
Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko AFEa | 1 | 65182 |
Medikuntza Intentsiboko AFEa | 1 | 72267 |
| | | Erreumatologiako AFEa | 1 | 71210 |
Psikiatriako AFEa | 1 | 67341 |
Psikologia Klinikoko AFEa | 1 | 65660 |
Pneumologiako AFEa | 2 | 533353 72275 |
Anestesiologia eta Erreanimazioa | 1 | 67340 |
Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako AFEa | 2 | 561295 73604 |
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileko AFEa | 1 | 67900 |
Neurofisiologia Klinikoko AFEa | 1 | 71124 |
Iruñean, 2025eko ekainaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2508586